XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunekua
Zenbat euzkel-ixen erri bakotxian
Jaungoiko-Zalealdizkingija edertuta
Izparrak-eta EUZKEL-IXENAK

EIBARR'EN.- Miren, Sarasketa'tar Domeka'ren alabeari.

ELGETA'N.- Miren Arantzazu, Arantzeta'tar Gotzon'an alabeari.

Sabin, Basauri'tar Erruperta'ren semiari.

BILBAO'N.- Miren Edurne, Zaldumbide'tar Todor'an alabeari.

Zorijonak ume ta guraso ta aitama bitxijei.

Oixe egiten dabe euzkerea maite daben jeltzaliak.

ZENBAT EUZKEL-IXEN Arañegun esan gendun 1921'g. urtian leku onetan jarri doguzan euzkel-ixenak 545 ixan zirala.

Oker txiki bat egin gendun, 2 geyago dira ba, 547.

Beraz, aurreraoko urtian baño 9 gitxiago.

Gomutauko dozue, irakurliok, azkengo Garilla lenenguan ipiñi genduala emen kontu bat, agerturik 1921'g urtego lenengo seillabetian zenbat euzkel-ixen ziran erri bakotxian.

Orretariko zenbakixunak bakigu irakurlien gogokuak ixaten dirala ta poz-pozik artzen dabezala, ta orregaitik orain be oixe egiteko asmua artu dogu.

1921'g urteko bigarren seillabetian zenbat euzkel-ixen diran erri bakotxian, guk emen argitaldu doguzanetatik.

Ara: Bigarren seillabete onetan argitaldu doguz 267 euzkel-ixen, onetaraxe erkiz ta erriz banatuta: BIZKAYA'N.- Bilbao'n 29; Ondarrua'n 16; Erandio'n,12; Meñaka'n,7 (onek saspirok eztira ixan 1921'g urtekuak bakarrik, urte orretara-arte argitaldu eztiran-arren); Durango'n, 6; Gernika'n, 6; Elantxobe'n, 6; Mañari'n, 5; Ondarreta (Getxo'n), 5; Lekeitio'n, 5; Iurreta'n, 4; Urduliz'en, 4; Algorta'n, 4; Ermu'n, 4; Usansolo'n, 3; Bermeo'n, 3; Busturi'n, 3; Ubide'n, 3; Gatika'n, 3; Murelaga'n, 3; Zornotza'n, 2; Basauri'n, 2; Portugalete'n, 2; Deusto'n, 2; Ortuella'n, 2; Luyu'n, 2; Iurre'n, 2; Zamudio'n, 2; Sestao'n, 2; Ubao'n, 2; Lumo (Gernika'n), 2; Laukiz'en, 2; Zaldivarr'en, 2; Arrieta'n, 2; Jemein'en, 1; Mendata'n, 1; Begoña'n, 1; Porua'n, 1; Berritu'n, 1; Bakio'n, 1; Dima'n, 1; Lexona'n, 1; Natxitu'n, 1; Gaminiz'en, 1; Otxandijo'n, 1; Muntibarr'en, 1; Muxika'n, 1; Galdakao'n, 1; Kortezubi'n, 1; Mungia'n, 1; Gautegiz'en, 1; Santurtze'n, 1; eta Etxano'n, 1. Gustira,182.

GIPUZKOA'N.- Donosti'n, 6; Mutriku'n, 6; Andoain, 5; Zumaya'n, 5; Elgoibarr'en, 4; Errenderi'n, 4; Azkoiti'n, 3; Deba'n, 3; Eibarr'en, 3; Isasondo'n, 3; Soraluze'n, 3; Zumarraga'n, 2; Zaldibi'n, 2; Arrasate'n, 2; Bergara'n, 2; Ordizia'n, 2; Mendaro'n, 2; Pasai Deun Kepa'n, 1; Orio'n, 1; Urretxua'n, 1; Gabiri'n, 1; Oyartzun'en, 1; Azpeiti'n, 1; Aretxabaleta'n, 1; Legazpi'n, 1; Pasai Deun Jon'en, 1; Gatzaga'n, 1; Astigarraga'n, 1; Irura'n, 1; Zarautz'en, 1; Tolosa'n, 1; eta Segura'n, 1.

Gustira,72.

ARABA'N.- Gazteiz'en, 2; Aramayo'n, 2; eta Arbulo'n, 1. Gustira, 5.

NAPARRA'N.- Iruña'n, 2. LABURDI'N.- Endaya'n,1.

AMERIKA'N.- Buenos Aires'en,2; Santiago (Chile'n), 1; Melipilla (Chile'n), 1. Gustira, 5.

EKITZ'EN.- (Alan ipinten dogu, euzkel-ixen bat eldu yakulako esan barik nungua zan; eta guk egun aretan uartu-arren izparringitik, ia nundik a bialdu euskuen, eztogu geyago azterrenik artu, ta eztakigu nungua dan orregaitik diñogu): Ekitz'en,1.

Jaungoiko-zale ¡Arrayie, au dok aldizkingijen polite! Urtarrilla lenenguari yagokona atzo eldu yakun, eta ikaraturik egon giñan zati baten begira berari alde gustijetatik.

¡Bayaukok aldie lendik ona!.

Bere idazkayak, bere idantzeskijak, eta bere apaingijak, ikusgarrijak dira benetan.

Irakurlia, ez uste au gure andaluzkerijen bat dala.

Ikusi ta zeuek esan.

Arpideduta ezpa'zagoze, irakurri zegikie batzokijen baten, esaterako emen Centro Vasco'n, eta ia zer deritxozuen.

Bayetz esan geuk diñoguna, aldizkingi dotoria dala gustiz, begijak beragana eruatekua lakua, ta bere idazkayak gustizko zalegarrijak.

Artu beyez Jaungoiko Zale-ko abade bizkorrok geure zorijon-opa sutsuenak.

Oinguan zeozer ein dozue.

Bertan euzkel-gaiz idazten daun Albizuri'ri diñotsot, iñoz Bilbora datorranian, begiratu dayala Bedija baño onuntzatxuago, trenetik errekiaren beste aldera, ta antxe ikusiko dau basetxe torre antzeko bat eta inguruko soto ta muna bitartietan ainbat aitz txiki azal-azalian; ba, leku arek (eta uste dot etxiak be bai, onetan enago ain ziur baña) Aztui dauko ixena.

Kaiku Larunbatian esaten gendun lez, sekulekua etorri da asteroko olgetari au.

Bere idazkai politez ganera, bere irriudi barregarrijekaitik bakarrik artu lei pozik.

- Ei, ei, Kiri, zer da irriudi? - Orra ba, karikatura esan gura ixan yuat.

- ¿Nundik norakua da itz ori? - Ondo argi dago ba. Irri eztakizu zer dan ala? - Bai, burle.

- Eta irudi eztakizu zer dan ala? - Jakingo eztot ba? Ain kirtena egiten nozu ba?.

- Orduan aituko dozu oin itza. - Eta irudi eztakizu zer dan ala.

- Ondo argi dago ba. Irri eztakizu zer.

- Bai, argi dago; baña ori barrija ixango da, ezta? - Nik oin esango baneu, itz ori aurkitu dodala 1767'an batebatek idatziriko liburu baten, ziur nago zuk eta beste askok ontzat artuko zeunkiela itz ori, ta beriala artu ta eruango zeunkie zeuen iztegijetara; baña nik esan ba'dagit, orain asmaua dala, ta ganera, neuk asmaua dala... orduan be ziur nago, arexek eurek asiko dirala esaten: Ba, bestelakotsuak, ¿nortzuk dira orreik txotxoluok euzkerazko itzak asmetako...? ¡ut!....

- ¿Zegatik asmau dozu ba? - Goguak emon daustalako.

Karikatura esan eskero danak aitzen dabe, ta idazle gustijek erabilten ba'dabe karikatura itza, ¡ederto!, baña gure euzkereak bauko aberastasuna oldospen ori erdera barik adirazo al ixateko, ta gure euzkerearen aberastasuna oldospen ori erdera batik adirazo al ixateko, ta gure euzkererearen aberastasunak ¿zer dala-ta geldi eukiko doguz? Or daukozuz doixtarrak; geyenak idazten dabe karikatur baña baukiez itz bi zerrbild eta spottbild, erakutsirik omen euren eliaren aberastasuna.

Daukonak darakus, aizkidia.

- Baña eztautzue artuko itz ori.

- Bai, ardura daust niri bost.

- Oin berreun urte jayo baziña, ta itz ori orduan asmau bazendu ta ipiñi liburutxuen baten, orduan zure irrirudi edo irriudi edo irrijudi edo irjudi, jakintsuek euren buru-txontxorretan artuta erabilli ixango eben.

¿Eztozu tamalik bape orain berreun urte ez jayua? - Ezta bape.

- Orduan zuk gibel andijek daukozuz.

- Arrayie, biar be bai, bestelan gaur dabiltzan ulebijuekaz ¿nor aturau? Kirikiño.